Hotel Molí de Mig by URH

Molí del Mig, URH Hotelen eskutik

Torroella de Montgríko Molí del Mig hotelak naturaren bihotzean kokapen pribilegiatua eskaintzen dizu: Baix Empordà-Costa Brava Centre eskualdean gaude, Baix Terreko lautadan; bertan elkartzen dira Baix Terreko paduren natura-erreserba, Ter ibaia eta Montgrí mendiguneko parke naturala, Montgrí, Medes uharteak eta Baix Ter Parke Naturalaren barruan.

Nola iritsi

Camí de Molí del Mig s/n
17257
Torroella de Montgrí
Gerona

GARRAIOA

Gertuko aireportuak

Aireporturik hurbilenak Girona (45 km), Perpinyà (98 km) eta Bartzelonakoa (140 km) dira. Aireportu horietatik trenez, autobusez edo taxiz irits zaitezke hotelera.

Autobus geltokia

Torroella de Montgríko autobus-geltokia Molí del Mig hoteletik kilometro batera dago. SARFA eta AMPSA konpainiek ohiko zerbitzuak eskaintzen dituzte Bartzelonatik, Gironatik eta Costa Bravako herri nagusietatik.

Tren geltokia

Hurbilen dagoen RENFE tren-geltokia Flaçàkoa da (16 km). Bertan, Bartzelonatik Frantziako mugarainoko lineako tren guztiak gelditzen dira, Talgo bezalako tren espresuak izan ezik; horiek Gironan eta Figueresen baino ez dira gelditzen. Hurbilen dauden AVE geltokiak Girona (39 km) eta Figueres (37 km) dira, Paris, Bartzelona eta Madril lotzen dituen lineakoak. Gure hotelera trenez etortzen bazara, inguruko edozein geltokitatik hotelera eramateko zerbitzua antolatuko dizugu. Gainera, doan bizikleta bana jarriko dugu pertsona bakoitzaren eskura, Empordà inguruan mugitu ahal izan zaitezten.

Bizikleta

Bizikletaz irits zaitezke hotelera. Eurovelo 8 Europako bizikleta-turismoko sarea, Pirinexus ibilbidea eta Ter ibilbidea Torroella de Montgrítik igarotzen dira. Empordàn barrena bizikletaz ibili ahal izango zara, Baix Empordàko Bizikleta-Turismoko Sareari esker; sare horrek eskualdeko herri eta txoko interesgarrienak lotzen ditu. Gure hoteletik abiatzen diren egun bateko ibilbide zirkularrak ere aurkituko dituzu. Ibilbidearekin jarraitu nahi baduzu, ekipajea hurrengo ostaturaino eramateko garraioa antola dezakegu.

Oinez

Gure hotelera oinez irits zaitezke GR 92 ibilbide luzeko bidezidorretik eta Ter ibilbidetik. Empordà oinez zeharkatu ahal izango duzu, GR 92 ibilbidea eta Baix Empordàko kostaldeko bide zoragarriak eginez. Montgríko Parke Naturalaren barruan, mendi-ibilbideak aurkituko dituzu. Natura Local eta Wikiloc aplikazioak kontsulta ditzakezu. Zure ibilbidearekin jarraitu nahi baduzu, ekipajea hurrengo ostatura eramateko garraioa antola dezakegu.

Aparkalekua

Aparkaleku pribatua dago hotelean.

Molí del Mig hotelaren ingurunea

Molí de Mig by URH

Hondartza

Ter ibaiaren bokalean dagoen La Gola hondartzatik 6 km-ra gaude, eta Medes uharteetako itsas erreserbatik oso gertu; han, urpekaritza zaleek bertako flora eta faunaren aberastasuna esploratzen gozatu ahal izango dute.

Molí de Mig by URH

Golfa

10 minututan 3 golf-zelai ospetsutara iritsiko zara: Platja de Pals, Serres de Pals eta Golf Empordà.
Molí de Mig by URH

Arakatu

Naturaren bihotzean gaude; horri esker, bizikletaz zein oinez egiteko ibilbide ugari ditugu. Gainera, Erdi Aroko herrietatik, gastronomia-ibilbideetatik, museoetatik… gertu gaude.

Molí de Mig by URH

Musika-jaialdiak

Udan hainbat musika-jaialdi egiten dira. Garrantzitsuenak hauek dira: Torroella de Montgríko Musika Jaialdia, Peraladakoa eta Cap Roigekoa. Uztailean, berriz, Calella de Palafrugelleko habanera ospetsuak.
Egoera - URH Hoteliers